2007/12/20

La lengua de Cervantes (II)

Oraingoan beste adiskide batek bere haserrea erakutsi dit bloga euskaraz eta ingelesez "baino" ez dagoelako... Bota dizkiodan argudioak aurreko posteko berberak izan dira, baina haserre puntu bat bai nabaritu dut neugan (berari ez diot hau aditzera eman, baina).

Ez dakit ez ote den hazten ari euskaldunon azpiespezie bat: euskara babesten dutela esaten dutenena gaztelania babesten ari direnean... Eta ia ohartu ere egin gabe... Jamaika ikusteko jaio gaituk!

Edozein modutan, gaziak gozatzeko, hona Eitb-k atera duen iragarkia. Barregarria eta zorrotza aldi berean. Gozatu.

Ikusten ez bada, hemen klikatu


There has been an other friend of mine who was almost outraged because this blog is "just" in both English and Basque; not in Spanish. The reasons I've given her have been the same ones from the previous post. But this time I felt a little bit of anger growing in me, even though my response has been politically correct.

I've began to think that there might be a subspecies of Basque people: those who claim to be protecting Basque while they actually are defending Spanish... And they don't even realize what they are doing...

Anyway, just to put a bit of humor in all this, have a look at this clip above. Eitb (the Basque Media Network) has been awarded a "Q" of quality, so they have made this ad to celebrate it. In the discussion the Russians think that they are under attack. When the chief asks who they are, the answer is "the Basques"... Enjoy!

If you cannot see it, click here

2007/12/19

La lengua de Cervantes



Atzo adiskide min batek galdetu zidan, harrituta, ea gaztelania gorroto nuen, blog honetara sartu eta euskaraz eta ingelesez idatzitako postak ikusten zituelako, ez gaztelaniaz, ordea. Ezetz esan nion, jakina, dakizkidan hizkuntza guztiak (5) maite baititut, gaztelania barne.


Tristea deritzot, hala ere, ondoren eman nizkion azalpenak eman behar izate hutsari: euskara nire hizkuntza dela, amets egin, otoitz egin eta pentsatzeko erabiltzen dudana; hainbat lagun nituela "overseas" idazten nituen kontuak interesez irakurtzen dituztenak. Baina ematen ahaztu zitzaidan argudio nagusia eman ez izana da tristeena: hizkuntzen (des)oreka bizi dugun honetan, gaztelaniak ez duela inondik inora ere nire babesaren beharrik; euskarak bai, ordea. Eta ingelesarekin lotzean, modernotasunaren aroan sartzen laguntzen diodala otutzen zait.

Nik ez dut sinesten hizkuntzen arteko oreka posible denik. Eta nirearen alde egiten dut dakidan eta ahal dudan bitarteko eraginkorrenekin. Badira, tamalez, euskara hutsezko konturik begi onez ikusten ez dutenik, gaztelania hutsezkoak egunez egun eta arlo guztietan etengabe ikusten ohituta. Ez naiz ni, bada, horietakoa...

A very dear friend of mine told me last night that she was shocked by the fact that this blog was written just in Basque and English, without any Spanish in it. She wondered whether I hated Cervantes' tongue (that's the headline's translation). Of course I don't. I happen to love every one of the 5 languages I can use.

It was quite sad for me, though, to have to remind her about Basque being my mother tongue, the one I use to think, dream and pray. I don't see why I should link it to Spanish. Like Basque couldn't live by itself, without the Spanish's 'help'; no way.

On the other hand, the reason for this to be written in English is mainly to make this blog understandable for many people around the World; but also to link my weak mother tongue to the main current of modernity, which, in fact, expresses itself in English.

I don't believe that perfect balance between languages is possible. That's why I struggle in all ways at hand to put mine in a better position; I don't think Spanish need my protection, does it?

2007/12/17

Betikoek betikoa - Just as always: they again!



Bart nire herri honetan izandako eztandaren irudiak dira hemen gainean ikus ditzakezunak. Komentariorik ez dela behar uste dut nik, baina gauza bakarra otutzen zait: utzi gaitzazue bakean!!

Last night there was an explosion at the local court in Sestao. The bomb was set by ETA, that's for sure. No comment. I just want to ask them to leave us alone for good!!!

2007/12/04

Jainkoak Mundua gorroto du! - God hates the World!


http://view.break.com/278059 - Watch more free videos

Sinistu edo ez, horixe bera esaten dute kantuz Eliz Baptista xelebre honetako kideek. Bideoan barrena ikusten diren pankartetan, era honetako esaldi borobilak irakur daitezke: "Jainkoak Mundua gorroto du" "Beranduegi otoitzean hasteko" "Eskerrak, Jauna, irailaren 11gatik" "Marikoiek galbidera daramatzate herriak" "Jainkoak gorroto zaitu"... Denak neurri beretsuko "lindezak". Halakorik!

(Azken 30'' hotzikarak emateko modukoak dira)

--------

No comment. Look for yourself. (The last 30'' are really going to chill your blood...)

2007/12/03

Agur aita!

Euskaren egunarekin batera Aitaren heriotzaren urteurrena izaten da. Aurten zazpigarrena. Bat batean joan zitzaigun hartan, 72 urte eskas zituela, ez genuen uste inoiz gaindituko genukeenik guztiz. Baina hala izan da, zorionez. Fedeak asko lagundu digu, Amari eta bioi bereziki. Baina maite duzunak uzten duen zuloa ez du ezerk betetzen, hala ere.

Eta ospakizunekin gaudela, esan dezadan San Frantzisko Xabierkoa ere ospatzen dugula gaur. Eta santu euskaldun ausart hau oso garrantzitsua da niretzat, bere etxe izandako gazteluaren ondoan egin bainituen hilabeteko gogo-ihardunak, duela 14 urte honez gero... Han berriz jaio izanak baretu egiten dit, nolabait, aitaren heriotzagatiko mina...

----------

December 3 being Euskara's day, it is also the anniversary of my Father's sudden death. He passed away 7 years ago, when he was 72. Hadn't it been for our Faith, the blow would have been far more unbearable than it has actually been. We all caress his loving memories; unfortunately, his void could not be filled in any way...

Today, we celebrate Saint Francis Xavier's feast too. This Basque Saint is very important for me, since I was newborn right beside his castle, as I took there my month-retreat, the Spiritual Exercises of Saint Ignatius of Loiola, in 1993. This fact helps me soothe Aita's death whenever this day comes...

Euskararen eguna - Basque language day


Gaur euskararen eguna da. Ez genuen asko nabarituko, seguru asko, zenbait iragarki ofizial alde batera utzita. Iragarki horiek parekatu egiten ditut nik, ba, gabonak direla-eta adierazi ohi ditugun zorion eta bake desio horiek guztiekin. Ez dute ia ezertarako balio, baina gabonetako jaiotza edo arbola bezalakoak dira: ezinbestekoak.

Gure hizkuntzak desio hutsak baino zerbait gehiago behar du gu guztiongandik, biziraupena ziurtatuko badiogu. Bake eta zorionarekin bezala, ni ere jarriko naiz euskararentzat etorkizun hobea eskuratzeko langintzan.

------------------------
Today we celebrate the International Euskara's Day, the feast of our tongue, the oldest surviving one in Europe. We have come so far overcoming the challenges many other languages and cultures have put before ours. We survived the Iberian, once our neighbor, now long gone; Latin came and melted itself into Gascon, French and Spanish around our old Euskara, and it still survived; modern times came too with lots of new dangers and opportunities: here we are, facing future with hope.

I wish our inheritance would last, at least, another three thousands years...

2007/11/29

Ai ama! Txarrioi!!



Australiako aurreko lehen ministroa (John Howard) baino hobea izango dela ia seguru dakigu. Izan ere, John Howard Australiako "Bush"tzat hartua zen. Baina Kevin Rudd lehen ministro aukeratu berriak ohitura "garbiagoak" eskuratu beharko lituzke nonbait, ez duzu uste? Begira arretaz: hizlariaren atzean, ezkerrean dagoen gizon ilehoria da. Ikusi egiten duena bere belarrietako argizariaz...

Aspaldiko partez...

Kontu ez hain serioez idatziko banu blog honetan akaso gehiagotan egingo nuke. Gutxiagotan ezinezkoa da-eta. Saiatuko naiz hemendik aurrera kontu dibertigarriagoak jartzen, ea horrela hobetzen dudan maiztasuna...

This blog is hardly renewed, just because its author is so lazy... Besides, writing about serious matters takes more time than doing it for fun. So I plan to hit the road and change the contents. You tell me if you like it more (or not). ;-)

2007/05/25

Demokrazia Elizan: behetik gora


Aparecida (Brasil) santutegian ari dira egunotan Latinoamerikako buruak, hango Elizaren etorkizunaz hitz eta pitz. Inguruan dabiltzan batzuek informazio benetan interesgarriak idatzi dituzte, hemen. Haietako batean atentzioa sendo eman zidan zerbait agertzen zen: tokian tokiko elizei autonomia eta erabakitzeko eskubidea itzultzeko eskabidea, hain zuzen.

Kasualitatez (kasualitaterik ez dagoen arren), egun horretan bertan, Demokratizazioa eta Giza Eskubideak Elizan izeneko tailerrean (Kristau Sareak antolatuta) ondorio berberera iritsiak ginen, Lurreko beste muturrean izanda ere: Elizan, buruek ez lukete erabakirik hartu beharko lehenago oinarriak erabaki ez badu. Beraz, erabakiak hartzeko guztiz alderantzizko metodoa proposatzen zen, elizbarrutietan demokrazia ezarriz eta hortik gora joanez, ditxosozko beirazko teilatua hautsiz.

Elizaren agintariak, baina, beldur dira eta ez dira fio. Gotzain Jaunak, jendeaz fidatu behar da, ez baikaude zoratuta. Eta Espirituaren laguntza daukagu, ala ez?

2007/05/07

Mika

Lehengo egunean bideo hau ikusi eta entzun nuen sarean. Mika izeneko kantari gazte bati dagokio, Libanoarra, baina Britainia Handian hazia. Esan bezala, ikusi, entzun eta berehala lotuta geratu nintzen ("hooked"). Freddie Mercury berriz bizira itzuli balitz moduko sentsazioa izan nuen eta, aldi berean, Queen taldeak ez zuen freskotasuna antzeman nion. Madrilera joan behar nuenez, FNACen erosi egin nuen diskoa eta ez naiz damutu, ez horixe.

2007/05/02

Jesusi buruz besteek diotena

Hona hemen "Ésglesia plural"-eko adiskideek beren azken mezuan bidali didaten zerbait. Benetan interesgarria (gaztelaniaz):

OTROS TAMBIEN HABLAN DE JESUS

Todos los que han conocido a Jesús y su mensaje hablan bien de él, tanto los de dentro como los de fuera.

  • “Todos los escritores, y no solo los nuestros, sino aún los europeos que han tratado de pintar al hombre realmente bueno fracasaron siempre. Pues se trata de un tremendo problema. El bien es un ideal, lo mismo para nosotros que para la civilización europea, está muy lejos de haberse realizado. Sólo hubo un hombre realmente bueno en el mundo: Cristo. (Feodor Dostoiwsky)
  • “.El sello de la Santidad Universal, encima de la cual no hay otro santo, es nuestro Señor Jesús. Yo mismo me uní a Él distintas veces en mis éxtasis y por su ministerio retorné a Dios. Él me llamó “amigo” y me prescribió la austeridad y la desnudez de espíritu” “Aquel cuya enfermedad es Jesús, no se cura jamás. (Ibn Arabí – musulmán)
  • “Sólo ha existido un cristiano y murió en la cruz” (F. Nietzsche)
  • “Ninguno de los ejércitos que lucharon, ninguna de las armadas que navegaron, ninguno de los parlamentos que se reunieron, ninguno de los reyes que reinaron, ni todos ellos juntos, han cambiado tanto la vida del hombre sobre la tierra como esta vida solitaria, la de Jesús”. (Anónimo – Chile)
  • “Mi cristianismo parte de mi posición a favor del que sufre. Así lo enseña Jesús de Nazaret, mi maestro”. Roger Garaudy

  • “Toda la Iglesia ha desarrollado un grandioso instinto de autoconservación y ha reducido al mínimo las partes de la doctrina de Jesús que no ayudan a tal fin” (Bertrand Russell).
  • “Yo no lamentaría la desaparición de muchas cosas, incluso de la misma religión. Pero si tuviera que vivir en un mundo que olvidara a Jesús, a “la causa de Jesús”, no quería vivir en él” (Millán Machovec – marxista)
  • “Jesús ha engrandecido la tierra y a todos los hombres, ha borrado sus humillaciones, ha fortalecido sus derechos, ha anunciado la buena nueva de que todos somos habitantes de la casa del Padre. Esto es lo que significa traer la salvación” (Rabindranath Tagore).
  • Jesús era aquel hombre seguro, tranquilo, sosegado, inaccesible a la duda y a la inquietud. (Dr. Husayn – musulmán).
  • “Leyendo a Jesús en los Evangelios no se pueden hacer interpretaciones raras” (Dr. Theissen – protestante)
  • “Jesús aceptó ser desfigurado en su Pasión. Hoy lo sigue estando por los cristianos y las iglesias” (Monseñor Gaillot – Obispo católico degradado)
  • “Para mí la moral verdadera es la de Jesús, la de la humildad, la de la paciencia, la del amor al prójimo, la del perdón de las injurias, la que se resume en “no hagas al otro lo que no quieras que te hagan a ti”. Pues yo creo y confieso que esa moral es la escrita por Dios en el corazón humano y la predicada por Dios hecho Hombre” (Pedro Ant. de Alarcón – Discurso ingreso Academia – 1877)
Recopilación de Antonio Marín Sánchez

2007/04/10

Fedea ala Erlijioa? (eta IV)


Gaurko irakurgaia (hemen irakur dezakezu osorik: Jn 20, 11-18) oso garrantzitsua izan da nire bizian. Maria Magdalakoa negarrez ari da hilobian eta bere saminak ez dio besterik ikusten uzten. Horregatik, aurrean duen pertsona lorazaina baino ez dela uste du. Eta akaso lorazaina izango zen, baina bere izena "Maria!" haren ezpainetatik entzuten duenean, Jesus Biziaren presentzia antzematen du harengan eta ezer ez da berdin izango hortik aurrera. Ez beretzat, ez inguruko lagunentzat, ezta guretzat ere, 2000 urte ondoren etorri garenontzat.

Maria Magdalakoa "apostola apostolorum" deitua izan da tradiziorik zaharrenean. Ebanjelio guzti-guztiek aitortzen dute Jesus Berpiztuaren lehen lekukotzat. Emakume bat. EMAKUME BAT. Beraz, nondik eta nora, gaur egun, Jesusen jarraitzaileon artean emakumearen kontrako jazarpen hori? Zeren, jaun-andreok, ez dezagun geure burua engaina: emakumea Elizan zapalduta dago eta gizonon azpiko maila batean. Eta hori bai ez dagoela ezkontzerik Ebanjelioarekin.

Izan ere, Ebanjelioetako pasarte horietatik tiraka, gaur egun Elizaren buru espirituala emakume batek izan behar luke, ez gizona (nik ez dut hori sinesten, ez dudalako uste Jesusen kontua denik bereizketak egitea sexuaren arabera: hori guztiz gurea da, sakratutik ezer ez duena eta bekatutik asko). Baina ez joan horrelako ideiekin gure "artzainengana" (Gotzaiak, apaizak, laiko liberatuak eta Elizaren aparatuaren pentzutik bizi direnengana), herejetzat hartuko baitzaituzte sarri. Sistema erlijiosoaren kontra-kontrakoa da ideia hori; ez fedearen kontrakoa, baina. Txiringitoa arriskuan jarriko zenuke, hipokrisia salatuz gero.

Zeren hierarkiari (eta ez bakarrik gotzainei) kontu "pelbikoak" baino ez omen zaizkio interesatzen (ingelesez irakurri ahal baduzu, hona esteka ikaragarri interesgarria:
http://www.religiousconsultation.org/ Bertan aurkitu nuen kontu "pelbikoei" buruzko lehen aipamena), edo liturgiarekin zerikusia dutenak. Baina horietako gehienek ez dute zerikusirik Fedearekin. Boterea dutenek erabili egiten dituzte botere hori mantentzeko, ez besterik; ez behintzat Ebanjelioak dioenari jarraitu nahi diotelako (Horrexegatik izango ote da mendetan debekatu zitzaigula katolikooi Biblia irakurtzea?).

Ikusi, bestela, zer gertatu den San Carlos Borromeo Madrileko parrokiarekin. Beren bekatu mortala omen da mezatan apaizek ez direla erromatarrez janzten, kaleko jantziekin doazela. Edo ez dituztela hostiak erabiltzen, ogia eta erroskilak baino. Eta kontutan hartu gabe parrokia erabat solidarioa dela, txikienez eta pobreenez arduratzen dena, kaleko neska-mutil galduak helburu dituena edo preso-ohiak eta drogazaleak bisitari usu dituela, Monsinore Rouco Varela Jaun txit agurgarriak, Madrilgo Elizbarrutiko Apaizen Kontseiluarekin batera, parrokia ixtea erabaki du. Elkarrizketarik gabe. Aurrez abisatu gabe. Eta, okerrena, parrokia bera bisitatu gabe. Jende askok bidali die solidaritate-mezuren bat, edo sinatu egin dute erabaki horren kontra haien webgunean (San Carlos Borromeo Parrokia). Sartu zaitez eta sinatu, mesedez. Gainera, prozesu osoaren nondik norakoak ikusi ahal izango dituzu bertan.

Honek denak krisi larrian jartzen gaitu gure Fedea Elizaren barruan bizi nahi dugun asko eta asko. Ni bai, behintzat. Baina ez Fede-krisian, Erlijio-krisian baizik. Elizari muzin egin dioten hainbeste hobeto ulertzen ditut orain. Beren frustrazioa nirearen herena izatearekin, nahikoa dena pikutara bidaltzeko.

Zure komentarioak inoiz baino onartuagoak izango dira oraingo honetan. Laguntza behar dudalakoan nago-eta. Besarkada bana.

2007/03/29

Fedea ala Erlijioa? (III)

Eta Jon Sobrinorena? Badakizue duela gutxi 'ohar' bat kaleratu dutela Erroman -urtetan ibili dira itxaroten ateratzeko, auskalo zer helbururekin- haren teologia zalantzan jartzen eta zenbait puntutan 'arriskutsutzat' jotzen. Orain artean ez dira sartu El Salvadorreko martiria izan zitekeen euskal hiritar honen kontra, ez direlako ausartu, gogo faltan ez baitira ibili, hori ez. Monseñor Romero ere bide beretsutik aritu zen, Ellakuria eta hildako besteak bezala. Eta zein bide zen hori? Bada, oso pertsona erlijiotsuak izanik, beren fedearen eskariari men egin zioten eta komenientzia eta erakunde gehienen kontra jarrita, pobreen aldeko aldarria egin zuten. Tristeena, kasu honetan, erlijio-erakunde eta pertsonen kontra jardun behar izana da, pobreen aldeko hautua eginda. Nire uste apalean, beren jokaeraren arrazoia eman beharko luketenak ez dira santu hauek, haien kontra Erromako kuriako bulegoetatik etengabe ari diren beste horiek baizik.

Kontu hori dela-eta, Euskal Herrian sinadura bilketa antolatu da Elizbarrutietako Misioetako arduradun batzuen ekimenez, besteak beste, zeren hainbat ekimen antzeko izan baitira han-hemenka. Bizkaiko misioetako pertsona batzuen bitartez jakin nuen Miguel Asurmendi, Gasteizko gotzaia eta Euskal Misioetako arduraduna, haserre jardun zela ekimenaren sortzaileen kontra, horrelako zerbait denon artean hitz egin beharrekoa zela martxan jarri aurretik, eta orduan bakarrik erabaki zitekeela egitea ala ez... Arranopola!! Jon Sobrinori egin diotena egin aurretik galdetu ote zieten/ziguten ala? Guk denon ahotsa entzuteko ahalegina egin behar dugu, baina haiek bati ere kasurik egin gabe sudur puntatik ateratzen zaiena esateko eskubidea omen dute...

Eta txarrena, horrelakoak esaten dituztenean beren intentziorik onenarekin egiten dutela, pentsatu ere egin gabe burutzen ari diren injustiziaz. Zeren horrelakoak egiten dituztenak konbentzituta nago pertsona jatorrak direla orokorrean, bere bizia besteen alde emateko prest egon izan direnak inoiz. Baina erlijioaren gurpil zentzugabean sartzen direnean, erakundearen defentsa egiteari eskaintzen dizkiote bere onenak, jatorrizko konpromisoaren sustraia ahaztuz.

Sarri esan izan dut Opus-eko edo Comunión y Liberación edo Camino Neocatecumenal-eko kideak, funtsean, pertsona onak direla. Baina kasu askotan beren erakundeari dioten atxikimendua ez datorrela Fedetik, Beldurretik baizik. Eta gauza bera gerta liteke eta gertatzen da horrelako mugimenduetan sartu gabe ere, Elizbarrutiko kide arrunta izanik, ala obispo.

Beraz, gonbite bat: galde diezaiogun geure buruari ea zerk garamatzan Eliza edo era horretako erakundeak modu itsuan defendatzera: Ebanjelioak barruan jartzen digun pozak ala ezezagunak edo gurea bezalakoa ez denak ('mundua', erlijio-gabezia, etorkizuna...) ematen digun beldurrak?


(gero beretik)

2007/03/26

Fedea ala Erlijioa? (II)

Gaurko ebanjelioa (Jn 8, 1-11) irakurtzean, ni ote bakarra pentsatzen Jesusen ardura eta nirea artikuluotan bat bera direla? Adulterioan harrapatutako emakumea (emakumea baino ez zuten harrapatu?) dakarkiote Jesusi eta berak esaldi famatu horrekin erantzun die: "Zuetan bekaturik gabea denak bota diezaiola lehen harria". Eta orduko erlijio-gizonek, zaharrenengandik hasita, handik alde egin zuten, poliki-poliki...

Erlijio-gizon horiek beren Erlijioak irakatsitakoari jarraitu zioten, besterik ez. Adulterioan harrapatutakoak harrikatuta hil behar zuen, Moisesen Legeak zioenaren arabera. Baina, berez, bikotean biktima izan zitekeena babesteko asmatu zen legea (gutxi gorabehera, jakina; garai haiek majo gogorragoak ziren oraingoak baino) oso bestelako zereginetarako erabiltzen dute kasu honetan.

Izan ere, bere burua definitzeko erlijioa ezinbestekotzat duenak badu arrisku bat, haietako askorentzat gaindiezina: ona sentitzeko beharra. Arriskua, bai. Zeren nork bere burua ona dela sentitzeko, maiz sentitu behar du beste batzuk gaiztoak direla, okerrak, gure amak esango lukeen moduan. Eta adulteriogilearen pasarte honetan horixe bera gertatzen da: irainduta, laidotuta sentitzen ziren erlijio-gizon haiek zeren, zenbat eta handiagoa beren sentimendu hori, orduan eta zabalagoa emakume galdu, iruzurgile eta oker harengandik banatuko lituzkeen tartea. Zenbat eta emakumea gaiztoagoa, hainbat eta haiek zuzenagoak, santuagoak eta hobeak.

Eta baztertze-dinamika hori oso bizi eta presente ikusten dut gaur egun erlijioan. Aurrekoan nioen bezala, desberdin dena, libre pentsatzen duena, lege-arauei besterik gabe egokitzen ez dena baztertua da, gupidarik gabe kasu gehienetan. Eta, aldiz, sisteman buru-belarri sartzen denak berehala ikusten du bere jarrerak baduela saria. Batez ere, automatikoki bihurtzen delako "onen" taldeko, "gaizto" horien askoz gainetik dabilena, zuzen-zuzen, zerura arte. Adibide zehatzak eman nitzake, Bizkaiko elizbarrutian gertaturikoak, eta badakit beste elizbarruti batzuetan are gehiago gertatzen direla horrelakoak. Ez da hori nire asmoa. Ez dut inor salatu nahi, baina bai pentsatu arazi eta hau irakurtzen duzuenok erabakitzea ea emakume adulteriogilearekin ala ekarri zutenekin ote zaudeten.

Jesusek emakumearekiko Fedea erakutsi zuen; emakumea zekartenak, berriz, Erlijioaren izenean etorri ziren. Ez esan arduratzeko arrazoirik ez dagoela...

(gero beretik)

2007/03/22

Fedea ala Erlijioa?

Aspalditik agertu gabe egonik, inoren lotsa baino, norberarena sentitzen dut sakon, egia esan. Baina esan nahi dudana aspaldion daukat hor, bor-borrean, nonbaitetik atera nahian. Lagunekin berba eginda nago honetaz; bada ordua zerbait zabalagoa egiteko. Horratx.

Izenburuak laburbiltzen du ondo kontuaren muina non dagoen: Fedea ala Erlijioa? Lehenari, Fedeari begiratuz gero, neure eta askoren biziaren bizkarrezurra datorkit gogora: bizipoza, zentzua, askatasuna, maitasuna, heldutasuna, sendotasuna, zoriona... Hitz horiek eta horren tankerakoak datozkit arrapaladan.

Eta erlijioa? Ai, ama! Montajea, beldurra, botere nahia, manipulazioa, zapalkuntza, errepresioa, adin gabetasuna, mailak, sexismoa, iluntasuna... Baina baita elkartea, fedearen transmisioa, ekumenismoa, misioak, anai-arrebak... Oso nahastuta dauzkat hemen sentimenduak, baina argi dago lehen saileko hitzak gehiago eta azpimarratuago agertzen zaizkidala.

Baten batek esan lezake Fedea eta Erlijioa gauza bat bera direla. Ez niretzat. Munduan erlijio/fedea binomioarekin lotuta dauden gatazketan garbi ikus daiteke muturrekoenek oso asmo erlijioso irmo, sendo eta indartsuak dituztela (Ben Laden, Bush edo Talibanei erreparatu besterik ez dago), baina horrek ez ditu fededunago bihurtzen nire iritzian. Benetan fededuna denak (eta berdin dio konfesioa, kasu honetan) ez du besteen federen beldurrik. Zeren ez du Beldurrik (maiuskularekin). Fedea eta Beldurra antonimoak dira. Ostera, oso-oso erlijiosotzat agertzen direnetako askok eta askok fede-faltak eragiten dien zama arintzen dute horrela. Beldurrez bizi dira, batez ere desberdin direnen beldurrez: beste erlijio batekoak, nire konfesiokoak izan baina oso ezkertiar edo eskuindar direnak, etorkinak, homosexualak, emakumeak, laikoak, obispoak, apaizak, Opusekoak, Kristau Sareakoak...

Beraz, nire uste apalean, Gora Fedea! Eta erlijioan, utzi diezaiogun hiltzera doanari hiltzen eta berri jaioko denari bide eman.

(Gero beretik)