Koldo deitzen didate, jatorriz Luis Angel naizen arren. Gasteizen jaioa 1959. urtean eta komunitate erlijioso baten kide ohia. Bilbon bizi naiz, Miribillan, eta euskarako irakasle funtzionaria naiz institutu batean. Erlijioko irakaslea urtetan, klaseok ingelesez ere eman izan ditut. Izan ere hizkuntzak dira nire zaletasun nabarmen bat. Elizaren bilakaera (boterea, sexualitatea, emakumea, gayak...), justizia eta pobreak ditut ardura nagusietako batzuk.
2005/07/14
I am leaving!
Maletak betetzen nabil eta larregi ditudala eta zerekin bete gitxi konturatu naz, berandu baina. Egia esateko, ez dot euki gogo handirik, baina aldez aurretik prestatuta egonda, goiari eutsi behar. Goizeko 09:55tan hegaldatuko da nire hegazkina Londresera eta handik Chicagora, hango 15:45tan heltzeko (12 orduko bidaia izanda be, 5 ordukoa izan balitz moduan ibili behar!). Han egongo dira nire anaiak zain, "Provincial Center" delakora eroateko eta hurrengo eguna zelabait prestatzen hasteko. Argazkiren bat atara eta jarriko dot hemen, zelan topatzen badot, behintzat.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina