2005/06/12

KRISTAU SAREA-BIZKAIA izeneko foroa osatzen ibili gara ikasturteko lehen hiruhilabetekotik hona. Lehengo ekainaren 2an izan genuen lehen bilkura handia, 80 lagunetik gora bildu ginela. Webgune bat sortzeko ahaleginak egiteko asmoa ere badugu, eta nik, besteak beste, euskaraz ere izan dadin arduratuko naiz. Bien bitartean, blog honek ematen dituen aukerekin konformatu behar. Beraz, webgunea martxan jarri arte itxaron beharko duzue gure "Hasierako Adierazpena" (ederra baino ederragoa!) irakurtzeko.


Hala ere, kexatzeko motibo gutxiago izan dezazuen, ondoko lerrootan irakurri ahal duzue haren zatitxo bat, datorren asteko iganderako eskuma kristauak deitu duen kale-agerraldi hori dela-eta atera nahi dugun oharrean sartuta. Hona:

“FORO ESPAÑOL DE LA FAMILIA” DELAKOAK MADRILEN EKAINAREN 18RAKO DEITU DUEN KALE-AGERRALDIARI BURUZKO OHARRA

Berrikitan sortu dugu KRISTAU SAREA-BIZKAIA Foroa, gaur egun 180 kide dituena –laiko, erlijioso eta apaizak-; denak Bizkaiko Eliza Katolikoko kideak. “Foro español de la Familia” delakoak Madrilen Ekainaren 18rako deitu duen kale-agerraldia dela-eta, honakoa adierazi nahi dugu:

Gure Foroaren Hasierako Adierazpena osatzen duten ataletako batek honela dio: “Honi buruz hitz egin eta honen aldeko bide-norantza duen Foroa eratu nahi dugu: Pertsona homosexualen eskubideak eta nortasun osoa onartzea gizartean eta elizan, beren batze zibil eta erlijiosoa barne.” Horrexegatik, norberak komenigarri ikusten duenagatik kalean agertzeko eskubidea errespetatuz, guk, hiritar eta katoliko gisa, ez dugu sustatzen kale-agerraldi hori. Hausnarketarako deia ere egiten dugu, Bizkaiko katolikook deialdi horretatik bereizi gaitezen eta bertan parte hartu ez dezagun.

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

KAIXO KOLDO:
Euskadi Irratiko "Faktoria" saiotik idazten dizut. Datorren astelehenean, goizeko 10:30ak inguruan larunbatean Madrilen ezkontza homosexualen kontra egingo den manifestazioaz hitz egin behar dugu. Gustatuko litzaiguke Kristau Sarea-Bizkai Foroaren iritzia zein den ezagutzea. Mesedez, ahal baduzue deitu 943 01 23 48ra eta utzi zuen telefonoren bat zuekin hitz egin ahal izateko edo idatzi ayuso_edurne@eitb.com-era eta faktoria@eitb.com-era.
Eskerrik asko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Just wanted to say hello someplace. Found [url=http://www.google.com/ncr]you guys through google[/url]. Hope to contribute more soon!
-Healeetese