2008/09/18

Sekulartze urtea - Exclaustration year

Adiskidea, honez gero ofiziala da. San Viatorren Kontseilu Nagusiak, Erroman, urtebete komunitatetik kanpora bizitzeko egin diodan eskaera onartu egin du. Izatez, komunitatea guztiz utzi aurreko pausutzat har daiteke hau, hasieran hartu nuen erabakia horixe baitzen eta zeru mugan horixe agertzen baita oraindik. Baina urtebetez atzeratzea zuhurtasunak berak eskatzen du, inor ezin baitaiteke erabat ziur egon horrelako erabaki larriak hartzen direnean.

Dizernimendu prozesuan ia hiru urte egin ditut, hartu dudan hau laugarrena izango litzatekeelarik. Beraz, ondo hausnarturiko kontua izan da, ez arin-arin erabakitzen diren horietakoa. Majo kostata hartutako erabakia, izan ere. Eta arrazoien bila bazabiltza, blog honetan barren abiatzea baino ez duzu. Bertan agertzen diren arduretako askok osatu baitute arrazoi 'corpus'a honetara ekarri nautenak. Baina, oroz gain, Jainkoaren aurrean hartu dudan erabakia izan da, eta barnean sentitzen dudan bakea gero eta handiagoa da. Eliza 'ofizialarekin' dudan borroka giltzarri izan da honetan guztian eta gauzak zuzen egitekotan, neure biziari bira emateko ala ez erabakitzeko momentuan, txepelkerietan ibiltzeko debekua jarri diot neure buruari, eta aurrera segitzeko agindua. Eta pozik nago.

Badirudi Sestaon bertan biziko naizela, alokairuko etxea aurkitu baitut gaur bertan, lan egiten dudan lekutik oso gertu. Izan ere, Sestaoko Saturnino de la Peñan hartu nuen plaza (urtebeterako), neure institutua izan dena 14 urtetan zehar.

Beraz, neure poza eta lasaitasuna konpartitu nahi nuen blog honek irakurle zaituzten guztiekin. Eta nahi dituzuen iradokizunak eta mezuak hartzeko prest nagoela berresten dizuet. Eskerrik asko.

---------------------

It's official. The General Council of the Clerics of Saint Viator in Rome has approved my request for a year of exclaustration. This is generally taken as a previous step towards secularization; in fact, that was my first decision, but I thought that it does no harm to have an extra year to think things over a little. Anyway, secularization is still what I see in the horizon.

I’ve been thinking it over for almost three years now: this extra one would make it four. So, this hasn’t been a lightly taken decision, but a hard one, taken after a long discernment process. Then, if you are looking for reasons, in many posts below you’ll find plenty of them. But the main one is that I know that I’ve taken this decision before God and that She/He gives me peace, more and more every day. The ‘fight’ I maintain with the ‘official’ Church is a keystone to understand what has been going on inside me in this whole ordeal. I sensed the need of doing things right and, if I had to take a u-turn, that I had to do it, no matter what. So I’m glad I’ve done it.

As it seems I will be living in Sestao, in a rented house I found today, just some 109 m away from my job. I choose to work (for one year) at the same school I’ve been working 14 years.

So, I wanted to share in my joy and peace with all of you, readers of this blog. I am open to all your suggestions, reactions and messages. I thank you for all of them beforehand.

4 iruzkin:

Julen erabiltzaileak esan du...

Zorionak hartutako erabakiagatik. Hausnartutakoa da, erabaki heldua da, konprometitua da, eta zu konsekuentea izan zara. Beraz, zorionak bihotzez.
Besarkada bat.

Mugalari erabiltzaileak esan du...

Behin eta berriz, zorionak eta besarkada haundi bat!!

loximann erabiltzaileak esan du...

When I first read this, I was surprised. Then I realized this would surely happen, sooner or later. I don't know what will be your final choice after this exclaustration year, but that does not matter. You have taken an amazingly brave decission: holding the reins of your life.
I feel proud and lucky of being your friend. If one day you need some cold to cool down your head, I have a very nice double-sized sofa-bed.

All the best.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asko gara Eliza ofizilarekin ados ez gaudenak, baita bere jarrera horren ondorioz gure sinismena kolokan dugunok ere. Horregatik, pena ematen dit zu bezalako batek Eliza uzteak, zu bezalakoak behar baititugu. Baina ulertzen dut zure erabakia, azken batean, sekular askok ere antzeko zerbait egin dugula uste dut. Animo, beraz, hasi berri duzun bidean eta segi pobreen alde, baztertuen alde, justiziaren alde eta euskararen alde.
Besarkada bat