2010/03/04

Pagolaren liburua, berriz / Once again, Pagola's book

Irakurle sufritu hori, badakit aspalditik ez naizela agertu hona. Oraingoan aurreko beste post baten arrazoi beragatik idazten dut. Izan ere, Jose Antonio Pagola apaiz Añorgarraren "Jesús, Aproximación histórica" liburuaren 9. argitalpena liburu dendetatik erretiratzeko agindua etorri da PPC argitaletxetik, Madrilgo obispoen konferentziako presioen eraginez.

Eliza hierarkikoak lehengo lepotik burua... Gaurko KALAKA saioan, ETB1n, gaueko 22:25etan, ni izango naiz bertako kalakarietako bat, kontu hau dela eta. Hona bidali dizkidaten galderak eta nik bidalitako erantzunak:

1. Zilegia iruditzen zaizu Jesús, hurbilpen historikoa liburudendetatik kentzea?
Liburuak liburu dendetan egoteko idazten dira. XXI.mendean bertatik kendu nahi dituenak hobe luke Erdi Arora itzuli. Astakeria handiagorik! Hori egiteko agindu dutenek, segurutik, ebanjelioak berak zentsuratuko zituzketen duela 2000 urte boterean egon balira.
1. Ulergarria al da liburuaren mezua doktrina ofizialetik aldentzen baldin bada liburudendetatik kentzea?
Kristologia liburua izan (ez da) eta doktrina ofizialetik aldenduko balitz (ez da), liburu denda katolikoetatik ere ez litzateke kendu behar, pluraltasunaren izenean. Izan ere, liburu denda erlijiosoetan ‘’The Da Vinci Code” delakoa bera ere ikusi izan dugu salgai. Fedearentzat hain lagungarri gertatu den liburua kentzea –historia liburua!- ulergarria da, bai, asmo ilun ezkutuak tarteko direlako, obispoen arteko talka zikina…

-----------------

It's been a long time since I wrote the last post. I'm sorry. I am even sorrier that the reason that brings me here is once again the attack Jose Antonio Pagola Basque priest's book "Jesus, a historical approach" has suffered. I told then that the book is a great one which makes stronger the long fading Faith of many. But our Hierarchy don't like it. Perhaps because it tries to enlighten us about who Jesus really was, the historical one... The book received the Nihil Obstat from the then Bishop of Saint Sebastian, but the ones who rule in Spain, never liked him much and now he is no longer head of the Diocese they overrule him... So sad!

Tonight I'm supposed to go to the ETB, the Public Basque TV Channel to discuss the matter with other people, some of them members of Opus Dei... I'll keep you posted this time!

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Good luck on the ETB, Koldo!


Marcel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Good luck on the ETB, Koldo!

Marcel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo berriz Koldo! Sarritan ikusten dut Kalakan eta ostegunean a ze sorpresa han ikusi zintudanean, berriz bizartxoarekin! Eztabaida interesantea, ez dut liburua irakurri baina Elizako sektore boteretsu baten beldurra, ezinmugikortasun eta botere gogo asegaitza nabarmen dirudi horrelako ekintzetan. Zuk Jesus aurkeztu zenuen ikuspegiarekin guztiz ados nago, hori baita nik beti sinistu eta ulertu dudan Jesusa; pertsonen artekoa eta Pagola bezalako- Jesus maite duen pertsona aditu baten ikuspegia gizartetik kanpo aterako ez zuena. Liburua irakurriko dut, liburudendetan aurkitzen baldin badut! Alvaro