2008/03/05

Rouco? Niri bost - New President for the Bishop's Conference: I don't care



Rouco aukeratu dute inork aukeratu ez dituen horiek beren presidente izateko. Eta guri zer? Konferentzia horretako partaide izateko izendatu zituztenean ez ziguten guri galdetu. Ez digute galdetu ezta ea nor nahiago genuen presidentetzarako. Zeren haiek bai dira gai (gay ez, e!)zentzuzko aukerak egiteko. Gu, oinarriko kristauok ez, ordea. Beti "beste batzuek" esaten dutenari egin behar diogu kasu, guk ez baitakigu zer den ona guretzat...

Akaso umekeria dela esango duzue, baina niri kasu pitorik ere egiten ez didanari ez daukat zertan nik egin. Beraz, bejondeiela beren presidente dontsu horrekin. Patatekin jan dezatela!

---------------------

The Spanish Bishops have elected their president. He is Antonio María Rouco Varela, the guy in the picture. The picture doesn't show, though, how right wing and neocon he is. Since next Sunday will be the election for the Spanish Congress, there was a big fuss about who would turn out president of the bishops: they could chose between the rightest wing ever (Rouco) or one of the rightest (Blázquez). You know now what their choice has been.

Do I care? Not in the least. No one asked us who we wanted to be our bishop. No one of the members of that group has been elected by the Christian People; "someones" appointed them. Why should I expect any hint of Democracy from where never was none?

So, let's live our Christian lives not paying attention to them. They don't deserve we give them any protagonism: they are NOT important. The poor are.

2 iruzkin:

"saturnino"ko laguna erabiltzaileak esan du...

Aupa Koldo, kristaua izan gabe be...guztiz ados zuk esandakoarekin...noizko "oinarrizko kristauen iraultza bat" hainbeste bidegabekerien kontra??? Ya os vale con el voto de obediencia!!! Akabo ierarkiak!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo Koldo:

Hitz xume batzuk zurekin bat natorrela "gure Rouco maitearen" inguruan diozunarekin. Badaramagu garai polita nahi ez ditugun pertsonak guregana nola hurbiltzen diren ikusita. Lehenago Iceta eta orain Rouco. Dena den, Jesusen mezuak aurrera darrai Elizarekin batera, Eliza gabe edo Elizaren kontra ere. Historiak horixe dio.

Laster arte eta aurrera ilusioz beterik. Txabarriko Goiko.