- Eleizbarrutiak ez jok izan zeresanik hire izendapenean. Are gehiago, ez dok ezelan be bultzatu kontsultarik edo antzekorik, saihestu egin nahi izan diralako, konbentzituta nak. Ez egik espero irentsi behar ei hauen eleizbarrutiagandik ezelango harrera berorik. Harrera beroa egingo dosken bakarra "placet"-a emon dosken Ricardo izango dok eta bere zenbait adiskide, esaten dauana esaten dauala baietza emoten dotseen horreek berak. Ez nik, ez guk, ez askok, ezta gehienak be...
- Hire euskaldun izate hori saldu nahi izana gure borondatearen ordain modura. Guk nahi geunkek, seguru, geure gotzaina euskalduna izatea. Baina guztiaren gainetik gure eleizbarrutiak behar eta nahi dauen pertsona izatea. Eta hori lapurtu egin deuskuzue. Ezelango lotsa barik.
- Izan duan prestakuntzagaitik irakurri leikek OPUSen inguruko sentsibilitatea daukaala. Eta Antonio Mª Roucok -guk ez bezala- zerikusi handia izan dauala hire izendapenean. Hi pertsonalki epaitu gura barik -ez haut ezagutzen- burla itxura hartzen jotsat horri. Eta errespetu falta ikaragarria. Zelan izendatu leikek kredentzial horreek daukazan bat Bilboko eleizbarrutiko buruorde? Eleizbarruti honek hamaika akats jaukazak, baina hik ordezkatzen duan eredu horretatik oso hurrin jak, Jaungoikoari eskerrak.
- Komuniñoa aitatuko juek -dozue- hire izendapena onartu daigun. Bada, ez. Komuniñoari muzin egin dotseen lehenak hi izendatu habenak izan dituk. Beraz, ez espero guregandik jarrera otzanik. Hipokrisia itzela jak planteamendu horretan eta horretaz jakitun gazak. Kontutan euki.
*******************
A new auxiliary bishop has been appointed for our diocese of Bilbao. He is suspiciously young (42) and so close to OPUS that many people among us are very worried. Because no one really knows what's going on the minds of the Church rulers (they don't want us to), even though everybody suspects the worst. In the letter above I tell him the 4 main mistakes I see in his appoinment: 1)The diocese had no say in it; 2)His being Basque is sold as a fulfillment of the diocese's will, which is not; 3)Bilbao Diocese being so self conscious and advanced in may fields, this appoinment sounds as a joke and a very big lack of respect for it; 4) They have not respected the communion in the Church, so it mustn't be an excuse to make us accept it.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina