2005/12/21

Inoren lotsa!

Horixe sentitzen dute National Catholic Reporter-eko lagunek Vatikanok azkenaldian gayak eta seminarioak hizpide hartzen zituen ordena dela eta. Horixe sentitzen dut neuk ere hainbeste adiskide ez fededun edo agnostikorekin hitz egin behar dudanean. Neuk ere galdetzen diot neure buruari zelan ez dugun asmatzen kalte baino egiten ez diguten egitura zahar horiek guztiak harrika botatzen behingoz!

Gabonetan gaudela-eta, Elizaren barruan egon zein ez, baina Jesusek ekarri zuen Espirituarekin bat zatozten guztioi, nire zorionik beroenak opa nahi dizkizuet, gauzak oker egon arren, ITXAROPENA letra larriz idazten baita geure bihotzetan, Jainkoaren partetik datorkigun opari eta musua jasotzean.

iruzkinik ez: