2005/08/09

I'm sorry

Denbora gehiegi pasatu da azken aldiz blogean idatzi nuenetik. Egia esateko, ez dago zer esanik asko. Une honetan Ama, Igor nire anaia, Nekane bere neskalaguna eta Adolfo eta Pili (beren bi adiskide) noiz etorriko zain nago. Datorren ostegunean iritsiko dira, Jainkoa lagun, eta hantxe egongo gara haien zain, segurutik furgoneta handi batekin, 15 pertsonentzako lekua daukan batekin, hain zuzen.

Hemen, Dominican University honetan, azken astean sartu gara. Hainbeste azterketa eta aurkezpen eta 'essay' idatzi eta prestatu beharrak ez dit eman aisialdirik asko. Gehituz gero nire joera naturala gero eta beranduago oheratzekoa, hortxe daukazue nire oraingo nekearen arrazoi multzoa. Oporraldia behar dut, hortaz seguru nago. Ea familia datorrenean erlaxatzeko modurik ote daukadan!

Ez dakit oraindik zer nolako 'notak' izango ditudan, baina onak izatea espero dut. Oso jende gutxik omen dauka hemen nire maila. Horrek ez du esan nahi nirea ona denik, hemengo gehiengoarekin alderatuta hobea, besterik ez. Eta hori ez da inola ere zaila. Jende gehienak 'borrokatu' egiten du bere ingelesarekin eta oso-oso jende gutxik lortzen du naturaltasuna ematea bereari.

Atzo, afaltzen ari ginen bitartean (arratsaldeko 5:30tan!), anaia jubilatuetako batzuekin hitz egin genuen asoziatuak gure komunitateetan bizitzeari buruz. Ideia ez zitzaien gaizki iruditzen, baldin eta asoziatuak 'male' (gizon) badira. Esan genienean bazegoela emakume bat bizitzen Honduraseko gure komunitatekieekin batera, asoziatua ere izan gabe, harrituta geratu ziren, pentsatuz bezala ea ez ote ginen adarra jotzen ari. Hala ere, zaharrak izan arren, oso-oso zabalak dira gauza gehienetan eta horrek atseginago bihurtzen ditu nire begietan.

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa Koldo! Atzo jakin izan dot blogean Ameriketako kronika idazten habilela, sor Loliren bidez. Azaldu egin deutset zelan ibilten dan blogean, orain arte ondoegi ez ekiten-eta.

Hasteko, "breaking the law" ibili hazela irakurri dot. Ederto! Gero ikusi ditut Gehryren eraikinaren argazkiak, Bilbokoagaz antzekoa da gero! Egia esan, uda honetan "Berria"n Txikagori buruzko artikulua argitaratu eben eta horreri buruz irakurri neban, bi eta hitaz gogoratu be.

Bestela, hainbat tokitako jentea ezagutzen habilela. Ea bueltan polonieraz zeozer esaten harrituko gaituan!

Eta, azkenik, zelan ibili haz N.Y.-n? Bueltan, afari bat deukok zain. AEB-etatik Erromara joango haz? Eta EH-ra noz itzuliko?

Txibediamo.