Koldo deitzen didate, jatorriz Luis Angel naizen arren. Gasteizen jaioa 1959. urtean eta komunitate erlijioso baten kide ohia. Bilbon bizi naiz, Miribillan, eta euskarako irakasle funtzionaria naiz institutu batean. Erlijioko irakaslea urtetan, klaseok ingelesez ere eman izan ditut. Izan ere hizkuntzak dira nire zaletasun nabarmen bat. Elizaren bilakaera (boterea, sexualitatea, emakumea, gayak...), justizia eta pobreak ditut ardura nagusietako batzuk.
2008/06/11
Zer nahi, hura ikusi - We do chose what to see
Whenever something displeases us we chose unconsciously not to see it. We have always suspected that, but there is proof now. Watch it. It's worth it. My students are going to reflect on that.
2008/06/09
Jainko Ama - Mother God
Jainko Amaren ipuina

Surfing through the Internet one can always find some pearls among all the junk. This is the case. Two wonderful women tell us a tale about God being a mum. It's so refreshing! Even more in these times, when so many prophets of the disaster make themselves almost the only ones heard. The drawings too are very nice. A true gift. (in Spanish, though)
Mother God's Tale
2008/06/05
2008/05/18
Beste Jainko bat da posible - A different God is possible
Sarean gora eta behera nenbilela, "Otro Dios es posible" webgunea aurkitu nuen. Biziki gomendatzen dizuet. "Un Tal Jesús"-en egileen beste maisulan bat, alafede. Bertan Jesukristo berriz Lurrera etorriko balitz egingo lizkioketen elkarrizketa batzuk (100) azaltzen dira. Gaika sailkaturik daude eta hainbat pertsonek, sinestedunek eta bestelako kontutan fededun direnek ere bere buruari galdetzen dizkioten hainbat kontu entzun eta irakur daitezke. Gaur, Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean, honako hau gomendatzen dizuet.-------------------
Surfing through the web, I found out a small miracle. Jesus Christ has come again and has granted 100 interviews in this site, called like the title of this post. The interviews are more than interesting, in Spanish though. The makers did also Un Tal Jesús, a radio broadcast about the Gospel. This site has all the chapters in Spanish, Portuguese and ENGLISH. Today, while the International Day against Homophobia is being celebrated all around the world, I recommend you this chapter. Enjoy it.
2008/05/14
Ezagutzen d(na)uzu? - Do you know him/me?

Zeuk ere egin diezaiokezu barre zeure buruari hemen sartzen bazara. Webgune horretan, zeure edo lagunen argazkiak nahastu ahal izango dituzu pertsonaia ezagunenekin... Saiatu eta bidali ezusteko batzuk hortik zehar...
-----------------
You also can have a laugh if you get into this website. There you can mix up your or your friends' pictures with some famous people's faces or hairstyles... Try it and give away some surprises!
2008/05/09
Ile mozketa birtuala - Virtual hair cut
Put on your headphones, close your eyes and enjoy! You are in a virtual barber shop and if you close your eyes the effect will be even more amazing, if possible. Enjoy it!
2008/05/07
A Fala de Xálima
Asteburu luze honetan "Extremauran" izan naiz, ezkontza batean. Nire adiskide Sonia eta Fran ziren ezkontzekoak eta, Sestaon bizi diren arren, bion familiak hangoak direnez, hantxe ibili ginen asteburu osoan. Udaberriko garai honetan are lurralde zoragarriagoa begitandu zait hangoa. Baina nire ustekaberik handiena hizkuntzaren aldetik etorri da. Izatez, bi hizkuntza desberdin aurkitu ditut, bizi-bizirik biak. Bata, "extremeñu" izena hartuko lukeena, eta bestea "A Fala de Xálima" litzateke. Lehena, "Extremaurako" inguru zabal batean hitz egiten da, Caceresko probintziaren ipar mendebaldean, lehen mapan ikus daitekeenez. Astur-leoneraren dialektoa litzateke eta, zenbait herritan, gazteek barra-barra erabiltzen dute. Ezkontidearen anaiak esan zidanez, esaterako, hotz naiz "tengu friu" litzateke; edo ilea busti, berriz, esmullecer el pelu.
Hori nahikoa izan ez balitz, hona anaiak berak esan zidala bazela gailegoaren dialektoa hitz egiten zuten hiru herri, Gatako mendikatearen magalean. Eta halaxe da, hemen eta hemen egiazta daitekeen moduan. Azpian dagoen mapak adierazten du herrion kokapena.
Jamaika ikusteko jaioak gara!
----------------------
At the West-Southwestern corner of the Spanish State there is a region called "Extremadura". I've been there these four last days of our beloved May 1st bank holiday. some friends of mine were going to marry and I had to do the preaching at the ceremony. Which I did. But that's not the reason I'm writing now here.
I've discovered a very beautiful country, so green these days. And most of all, I've discovered two languages I knew almost nothing about. One of them is the so-called "Extremeñu", kind of a dialect of the better known "Bable", which is spoken from the coastal region of Asturies, far north of Extremadura, till there. I thought it had been lost far ago in these parts. But no; it seems to be quite strong yet, since young people still use it. The first map shows where this language is used.
The second language is even weirder than the previous one. In fact, it seems to be a dialect of Galician, the language spoken in the Northwest corner of the Iberian Peninsula. The second map gives its situation.
Interesting, isn't it?
2008/04/23
Euskadi Irratiko audioak - The audio of Euskadi Irratia's interview
Lehen atala - First part (In Basque, sorry)
Bigarren atala - Second part (In Basque too)
Eta Hirugarrena - Third and last
2008/04/21
2008/04/17
Euskadi Irratian - At "Euskadi Irratia" Radio
Biok geratu ginen gustura esandakoez. Erlatibismoaren kontrako gurutzada hasi den honetan, guk ere erlatibizatu egin genituen geure iritziak eta esan garrantzizkoena ez dela Elizaren hierarkia edo antolakuntza; ezta bertan ematen diren giza eskubide oinarrizkoenen urraketa bera ere -inportanteak diren arren, jakina-, baizik ea Ebanjelioari eta Jesusi leialak ote garen batzuk eta besteak, ea Fedea ote dagoen egiten dugunaren sustraian edo bestelako interesak.
Manu Etxezortuk Donostiatik eta Lurrek bertatik abagune ederra eman ziguten adierazi nahi genuen guztia esateko, moztu gabe eta ondo taxututako galderak eginez. Zorionak bioi eta lan-talde osoari!
-----------------
Yesterday, half an hour before previously scheduled, Borja Agirre on behalf of We Are Church and yours truly on behalf of Kristau Sarea were at the studio of Euskadi Irratia Radio Station. The topic? You know, same as always: Democracy in the Church, Election of Bishops, Role of women in the Church (or absence of it), gay marriage, the symbolic elections of a woman (Ms. Sorority) as a Bishop and Ms. Elena Sanz as head of the Spanish Bishops' Conference...
We felt at ease there, as we were able to speak our mind with almost no restrictions (just time: 20'). Anyway, I would underline the fact that all those battles we fight against authoritarianism, or sexism, or bigotry in the Church are not -mustn't be- our biggest concern. Instead, to be loyal followers of Jesus and his Gospel, to do everything based on our Faith and confidence in God is what drives us. And we said it so.
I want to thank all the crew there, specially Manu Etxezortu and Lur. Their well thought questions and their respect for our answers made it a good program, in my opinion. Thanks!
2008/03/30
Forges, telebista eta beste - Forges, television & sth else

Forges-ek, askotan bezala, bete-betean asmatu du oraingoan. Gutako asko komikiko pazientearen modura sentitzen gara, batetik geure kristau eta eliztar izateari eutsi nahian, eta bestetik "hor ez nabiek gure" pentsatuz. Eskerrak ez den dena kolore berekoa...
Esaterako, lehengo egunean, KALAKA saioan izan nintzen, agindu bezala, eta OPUSeko emakume jator batekin, Itxaro Solozabal, Miramonera eraman gintuen taxian joateko zorte ona izan nuen. OPUSekoa esan dut, bai; baita "jatorra" ere. Ezusteko atsegina izan zen: elkarren argudioak entzun eta errespetatu egin genituela esango nuke. Gure Joxe Arregi estimatua ere bertan izan zen. Haren iritziekin erabat ados ikusi nuen neure burua, berak nireak ikusiko zituen modu berean, seguru asko. Eta Koldo Martínez, neure izenkidea, izenean baino askoz gehiagotan dut kide: Arrasatekoa, San Viatorren ikasia, Arrasaten eta Gasteizen... eta bestelako loturak ere konpartitzen ditugu... Eta eskuz binakako txapeldunetako bat (Aimar Olaizola) ere agurtzeko modua izan nuen.
Oso ondo tratatu gintuzten eta, iradoki zutena egia bada, ez da deitzen nauten azken aldia izango. Ni, pozik. Zertarako esan kontrakoa? ATBn eman nituen lau urteak etorri zitzaizkidan gogora, bizi-bizi.

The comic strip above says something like this: "Either you stop caring about whatever the Bishops Conference says or you apostatize, but this has to stop". It reflects quite well how many of us feel too many times: willing to stay a member of the Church and a Christian and sensing something like "They don't want me here". But not everything is the same, thanks be to God...
For instance, I went, as promised, to the KALAKA show. The greatest thing was the people I met, over all a woman, Itxaro Solozabal, who belongs to OPUS, although she is a very nice person. We had the opportunity of sharing our thoughts and we respected each other very much. Joxe Arregi, a Franciscan friend of mine was there too; and Koldo Martínez, a doctor whom I share lots of things with, apart from the name. And there was also the Pelota champion Aimar Olaizola whom I had the chance to greet.
I enjoyed myself there. If I got it right, they are going to call me some other times to give my opinions in the show on religious matters. It reminds me of the times I worked in ATB, a local TV Network in Arrasate. I'll get you posted.
2008/03/22
Kalakan
Iparraldeko hitz horrek "berriketan" esan nahi omen du. Ibon Sarasolaren Euskal hiztegiak honako ordaina ematen du: "2. Berriketa, berezk. gogaikarria dena" (kurtsiba neuk ipinita). Bada, asteazken honetan, martxoaren 26an, ETB1eko KALAKA saioko kalakari bat izateko gonbidatu naute. Gaia, Pagolaren "Jesús" liburua, hementxe duzuen bera. Gaueko 10:15etan hastekoa omen da eta espero dut gogaikarri ez gertatzea telebista aurrean jarriko zareten guztioi. Izan ere, eta dakidanagatik, Opusekoren bat ere izango da eta Joxe Arregi adiskidea. Beraz, eztabaida nahi bada, horixe bera egongo da, niri dagokidan partean, behintzat.
Bide batez, Pazko zoriontsua guztiontzat!
By the way, I wish you a very happy Easter. Christ has raised!
2008/03/05
Rouco? Niri bost - New President for the Bishop's Conference: I don't care
Rouco aukeratu dute inork aukeratu ez dituen horiek beren presidente izateko. Eta guri zer? Konferentzia horretako partaide izateko izendatu zituztenean ez ziguten guri galdetu. Ez digute galdetu ezta ea nor nahiago genuen presidentetzarako. Zeren haiek bai dira gai (gay ez, e!)zentzuzko aukerak egiteko. Gu, oinarriko kristauok ez, ordea. Beti "beste batzuek" esaten dutenari egin behar diogu kasu, guk ez baitakigu zer den ona guretzat...
Akaso umekeria dela esango duzue, baina niri kasu pitorik ere egiten ez didanari ez daukat zertan nik egin. Beraz, bejondeiela beren presidente dontsu horrekin. Patatekin jan dezatela!
---------------------
The Spanish Bishops have elected their president. He is Antonio María Rouco Varela, the guy in the picture. The picture doesn't show, though, how right wing and neocon he is. Since next Sunday will be the election for the Spanish Congress, there was a big fuss about who would turn out president of the bishops: they could chose between the rightest wing ever (Rouco) or one of the rightest (Blázquez). You know now what their choice has been.
Do I care? Not in the least. No one asked us who we wanted to be our bishop. No one of the members of that group has been elected by the Christian People; "someones" appointed them. Why should I expect any hint of Democracy from where never was none?
So, let's live our Christian lives not paying attention to them. They don't deserve we give them any protagonism: they are NOT important. The poor are.
2008/02/18
Kristau Sarearen bideoa - The video of Kristau Sarea (Christian Net)
Kristau Sareako lagunok bideotxo hau egin dugu Madrideko "Redes Cristianas" kolektiboaren bilkuraren harira. Blog honen egile apalak aurkeztu egiten du eta hanka sartu behin baino gehiagotan. Ikusi eta epaitu.
Lerro hauen ostean, berriz, "Pásalo" saioan agertu ziren nire adierazpenak agertzen dira, bi zatitan agertu ere. Roger Etxegarai euskal kardinalaren deklarazioen harira hitz egin nuen, baita Kristau Sarea eta Redes Cristianas-i buruz ere.
"Kristau Sarea" (Christian Net in Basque) is a group I belong to, which met with dozens of similar groups last November, in Madrid (we were more than 500 people at that meeting). As a result, a final communication was written which pointed out the things that the Church (and us in it) could do better, even those that only could get better, since worse seems impossible...
Well, that paper is a little bit long, so we decided that it could be a good thing if we made a video trying to explain what was going on in it. This is the fruit of all our efforts. Watch and judge (just in Basque and Spanish -sorry!).
After these lines there are two other videos, which in fact are just one cut into two halves. It is in Spanish and, again there is me explaining to the Basque TV (ETB) some things about Kristau Sarea and the declarations of Basque Cardinal Roger Etxegarai, saying that marriage of priests is a question to discuss in the Church, not something already settled. The second one is about the discussion some attendants had afterwards (in Spanish).
2008/02/17
Mario Iceta: nahi eta nahi ez / Like it or not, our new Bishop is here
Alea jacta est. Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izendatu habe, iñok ez jakik zelan. Hik bai, baina. Hire barri ez daukan eleizbarruti batera hator, haren alde ez dok sekula santan apusturik egin eta orain, barriz, hementxe hago. Hainbeste titulu izanik eta hizkuntza jakinik, ez juat pentsetan iñok sinistu leikenik ez dakianik hire izendapenak zer esan gura dauen. Ze izendapena onartu izanak berak larritzen naik gehien. Hona nik (eta hik) ikusten ditudan akats larrienak:- Eleizbarrutiak ez jok izan zeresanik hire izendapenean. Are gehiago, ez dok ezelan be bultzatu kontsultarik edo antzekorik, saihestu egin nahi izan diralako, konbentzituta nak. Ez egik espero irentsi behar ei hauen eleizbarrutiagandik ezelango harrera berorik. Harrera beroa egingo dosken bakarra "placet"-a emon dosken Ricardo izango dok eta bere zenbait adiskide, esaten dauana esaten dauala baietza emoten dotseen horreek berak. Ez nik, ez guk, ez askok, ezta gehienak be...
- Hire euskaldun izate hori saldu nahi izana gure borondatearen ordain modura. Guk nahi geunkek, seguru, geure gotzaina euskalduna izatea. Baina guztiaren gainetik gure eleizbarrutiak behar eta nahi dauen pertsona izatea. Eta hori lapurtu egin deuskuzue. Ezelango lotsa barik.
- Izan duan prestakuntzagaitik irakurri leikek OPUSen inguruko sentsibilitatea daukaala. Eta Antonio Mª Roucok -guk ez bezala- zerikusi handia izan dauala hire izendapenean. Hi pertsonalki epaitu gura barik -ez haut ezagutzen- burla itxura hartzen jotsat horri. Eta errespetu falta ikaragarria. Zelan izendatu leikek kredentzial horreek daukazan bat Bilboko eleizbarrutiko buruorde? Eleizbarruti honek hamaika akats jaukazak, baina hik ordezkatzen duan eredu horretatik oso hurrin jak, Jaungoikoari eskerrak.
- Komuniñoa aitatuko juek -dozue- hire izendapena onartu daigun. Bada, ez. Komuniñoari muzin egin dotseen lehenak hi izendatu habenak izan dituk. Beraz, ez espero guregandik jarrera otzanik. Hipokrisia itzela jak planteamendu horretan eta horretaz jakitun gazak. Kontutan euki.
2008/01/31
Agur Jaunak Alemanian - "Agur Jaunak" in Germany
In this video we listen to the old Basque song "Agur Jaunak" ("Farewell, gentlemen")sung by the Kelly Family in a festival in Loreley (Germany). It touched my heart, deep. The translation for the song would be something like this:
"Farewell, gentlemen, farewell.
Everyone of us was created by God,
both you all and us too.
Farewell, gentlemen, farewell,
here we are.
Farewell, gentlemen."
This currently sung by most Basque people at the end of parties or public events, while everyone stands up. Enjoy it.
2008/01/26
Ezin tentazioari eutsi! - I cannot resist the temptation!
Gure familian kontu "marroiak" beti izan dira barre algarako motibo. Horrexegatik, bideo hau ikusi dudanean, ezin tentazioari eutsi. . Asteburu ona izan.
------
Farts and things of the kind always have been a good reason to have a laugh in my family. That's why I cannot resist the temptation. Here you are and enjoy the weekend.
2008/01/23
Heath Ledger hil da - Heath Ledger is dead

Oraindik artega, ezin dut sinetsi Heath Ledger (argazkian) hil denik. Bere buruaz beste egin duela diote batzuek, gaindosiaz izan dela besteek... Berdin dio. Brokeback Mountain filmean izan zuen papera ahaztezina gertatuko zaigu asko eta askori, ni tarteko. Goian bego.
Informazio gehiago hemen
I am still shocked by the news that Heath Ledger, main character of Brokeback Mountain, is dead. It could be suicide, overdose... who knows. But his image won't disappear from the minds of all those who were somehow affected by that wonderful movie. Rest in peace.
More information here
Zilarraren Ibilbidea - The Silver Path
Nire lagun honek, Fran Llanos (argazkian), bere beste lagun batzuekin sekulako balentria egin dute berriki. Izan ere, erronka jarri zioten beren buruari 24 ordutan, 8 lagunen artean eta txandaka, "Ruta de la Plata" delakoa egingo zutela Extremadurari dagokion zatian (333 km). Bakoitzari maratoi oso bat (42 km) legokioke, nahikoa martxa onean, batez beste 13,85 Km/h.BAITA LORTU ERE!!
Bertatik atera duten guztia (dirua, materiala, jokoak...) Sahararrentzat izango da eta badirudi jende askoren laguntza izan dutela. Zorionak eman dizkiot, jakina, baita bere emaztegai Soniari ere, haiekin egon baitzen erronkak iraun zuen denbora guztian, erizain lanak betetzen. Hemen beren bloga daukazu eta hemen Franen helbidea zorionak bidaltzeko. Argazkiak hemen.
My friend Fran (in the picture at the top) and some other 7 colleagues have recently achieved a wonderful goal: they bet they would run for 333 km (207 miles) in 24 hours top, in turns, running a Marathon (42 km - 26 miles) each. They had to run at 13.85 kph average speed (8.61 mph). All the goods they obtained from different sponsors is going to go to the Saharan people, from Western Sahara (occupied by Morocco for 32 long years now).I have congratulated him and his girlfriend, Sonia, the wonderful blonde behind the flag (in the picture). If you want to do the same send Fran a message. More information at their blog. Pictures of the event here.
2008/01/07
Pagolaren "Jesús": Hori liburu ederra! - "Jesús" by Pagola: what a wonderful book!
Kaixo, Joxe Antonio. Elkar ezagutzen diagu, baina hi ez haiz nirekin gogoratuko, segurutik. Arrasateko San Viatorren ibili ninduan 16 urtez, San Viatorreko erlijiosoa naizenez, eta orduan ezagutu hindudan, hainbat aldiz gure Ikastolara hitzaldiak ematera etorri hintzen-eta.
Irakurri diat hire liburua (azken eranskinak baino ez zaizkidak falta) eta esan behar diat ikaragarri lagundu didala hilabeteko Gogo-Jardunen esperientzia berritzen. Nik ez diat irakurri teologo batek irakurriko lukeen bezala (Tarazonako webgunekoak, esaterako -horiek ere irakurri dizkiat), baina fededun baten begiradarekin. Eta hik heuk adierazten duan esperientzia hori, alegia, kapitulu bakoitzean Jesusi galdetzen hiola ea zer esaten zuen berak, nik neuk ere izan diat irakurtzean. Izan ere, ez diat jakin askotan otoitzean ari nintzen ala liburu ezin erakargarriago bat irakurtzen. Erabat hunkituta gertatu nauk irakurketagatik eta gogoratze hutsak negarrak eragiten zizkidak.
Esan behar diat, erabat zintzoa izateko, ez naizela ni izan, prezisamente, Jose Mari Setienekin ibili hintzen garai haren zaleetako bat. Ez, behintzat, zuen jardun pastoralaren (eta eliztarraren) aldekoa. Beti harritu izan naik hi ezagututa hainbeste kontu okerren aurrean ahotsa altxatu ez izanak (neure ikuspuntu partikularretik begiratuta, jakina). Baina ez diat honekin epairik bota nahi, ez bainaiz ni inor hi edo beste edonor epaitzeko. Hanka sartzen lehena izaten nauk, gainera; beraz, ezin inori ezer leporatu. Baina hik heuk esaten duk Vida Nuevan (uste diat) orain baduala ausardia garai batean esaten ausartuko ez hintzatekeenak esateko. Berdin sentitzen nauk; horrexegatik esan izan diat aurrekoa.
Bukatzeko ESKERRIK ASKO handi bat. Eclesalian argitaratzen duana zintzo-zintzo irakurtzen diat astero eta harengatik eskertuta egonik, liburuaren kontra agertutakoek aukera ematen zidatek neure elkartasuna adierazteko. Eutsi goiari eta nahi duan arte.
I have just finished my reading of the book "Jesús-Aproximación historica" by J.A. Pagola (Jesus: an historical approach). It happens to be a wonderful book which has renewed in me my deepest experience ever, i.e. the Spiritual Exercises of St. Ignatius that I had in August 1993 (the whole month).
This book has been recently attacked by some bishop and theologians, all of them very concerned about losing the grip over Christians' minds. They deem it potentially "dangerous". You can read them here (in Spanish). The Jesus portrayed in Pagola's book, though, is so liberating, so very close to our humanity, no wonder some people can't stand him. That very same thing happened two thousand years ago...
Just in order to show him my solidarity I wrote the letter you have above (In Basque, sorry).
Radio Euskadin hitz egin dut - I spoke in Radio Euskadi
Last Friday I got a call from Radio Euskadi broadcast station. They wanted me to talk about our opinion ("us" being the 'low church' Christians) on the events in Madrid. Dani Álvarez, the director of the show, wrote about what was said (link here-in Spanish)
2008/01/05
Familia gora eta familia behera - The family all over the place

Madriden izan zen bilkura hari "ekintza liturgiko" izena ezarri nahi izan zioten, mitina dei ziezaioketen modu berean.
Penagarriena ez da pertsona batzuek horrela pentsatzea. Hori zilegi da. Baina Elizaren izenean egitea larria da, benetan. Han egon zirenetako askori ikaragarri gustatuko litzaieke eliztar denok iritzi berekoak izatea. Eta horri "komunioa" deituko liokete.
Bada, ez, hori ez da komunioa. Nire irudiko, desberdinen artean lortzen den batasuna da komunioa, desberdintasunei, aniztasunari eutsiz.
Eta Madriden iradoki zuten guztiz kontrakoa, alegia, "gure familia ereduarekin bat ez datorren guztia ez da familia". Eta kitto... Ez dut nik Jesus ikusten horrelakoak botatzen...
------
There has been recently a so-called "liturgical act" which turned out to be a political demonstration. The motto was the defense of the Family and the callers the Archbishop of Madrid, Cardinal Rouco Varela and most of the right wing movements of that diocese (specially Kiko Argüello's "neo-catechumenals"). The attendants were less than 180.000 where more than 1.5 million were expected.
As said, it turned out to be a pre-election meeting, conceived just against the policies promoted by the labour government of Rodríguez Zapatero, as gay marriage, the so-called divorce-express law and the funds for single mothers (!).
I don't see much of Jesus in that kind of demonstrations. In this State of ours Church and State are not yet completely separated, and Bishops feel they could have an influence over the politics of Spain. Another way to retain power...
What a pity!
2007/12/20
La lengua de Cervantes (II)
Ez dakit ez ote den hazten ari euskaldunon azpiespezie bat: euskara babesten dutela esaten dutenena gaztelania babesten ari direnean... Eta ia ohartu ere egin gabe... Jamaika ikusteko jaio gaituk!
Edozein modutan, gaziak gozatzeko, hona Eitb-k atera duen iragarkia. Barregarria eta zorrotza aldi berean. Gozatu.
Ikusten ez bada, hemen klikatu
There has been an other friend of mine who was almost outraged because this blog is "just" in both English and Basque; not in Spanish. The reasons I've given her have been the same ones from the previous post. But this time I felt a little bit of anger growing in me, even though my response has been politically correct.
I've began to think that there might be a subspecies of Basque people: those who claim to be protecting Basque while they actually are defending Spanish... And they don't even realize what they are doing...
Anyway, just to put a bit of humor in all this, have a look at this clip above. Eitb (the Basque Media Network) has been awarded a "Q" of quality, so they have made this ad to celebrate it. In the discussion the Russians think that they are under attack. When the chief asks who they are, the answer is "the Basques"... Enjoy!
If you cannot see it, click here
2007/12/19
La lengua de Cervantes
Atzo adiskide min batek galdetu zidan, harrituta, ea gaztelania gorroto nuen, blog honetara sartu eta euskaraz eta ingelesez idatzitako postak ikusten zituelako, ez gaztelaniaz, ordea. Ezetz esan nion, jakina, dakizkidan hizkuntza guztiak (5) maite baititut, gaztelania barne.
Tristea deritzot, hala ere, ondoren eman nizkion azalpenak eman behar izate hutsari: euskara nire hizkuntza dela, amets egin, otoitz egin eta pentsatzeko erabiltzen dudana; hainbat lagun nituela "overseas" idazten nituen kontuak interesez irakurtzen dituztenak. Baina ematen ahaztu zitzaidan argudio nagusia eman ez izana da tristeena: hizkuntzen (des)oreka bizi dugun honetan, gaztelaniak ez duela inondik inora ere nire babesaren beharrik; euskarak bai, ordea. Eta ingelesarekin lotzean, modernotasunaren aroan sartzen laguntzen diodala otutzen zait.
Nik ez dut sinesten hizkuntzen arteko oreka posible denik. Eta nirearen alde egiten dut dakidan eta ahal dudan bitarteko eraginkorrenekin. Badira, tamalez, euskara hutsezko konturik begi onez ikusten ez dutenik, gaztelania hutsezkoak egunez egun eta arlo guztietan etengabe ikusten ohituta. Ez naiz ni, bada, horietakoa...
A very dear friend of mine told me last night that she was shocked by the fact that this blog was written just in Basque and English, without any Spanish in it. She wondered whether I hated Cervantes' tongue (that's the headline's translation). Of course I don't. I happen to love every one of the 5 languages I can use.
It was quite sad for me, though, to have to remind her about Basque being my mother tongue, the one I use to think, dream and pray. I don't see why I should link it to Spanish. Like Basque couldn't live by itself, without the Spanish's 'help'; no way.
On the other hand, the reason for this to be written in English is mainly to make this blog understandable for many people around the World; but also to link my weak mother tongue to the main current of modernity, which, in fact, expresses itself in English.
I don't believe that perfect balance between languages is possible. That's why I struggle in all ways at hand to put mine in a better position; I don't think Spanish need my protection, does it?
2007/12/17
Betikoek betikoa - Just as always: they again!
Bart nire herri honetan izandako eztandaren irudiak dira hemen gainean ikus ditzakezunak. Komentariorik ez dela behar uste dut nik, baina gauza bakarra otutzen zait: utzi gaitzazue bakean!!
Last night there was an explosion at the local court in Sestao. The bomb was set by ETA, that's for sure. No comment. I just want to ask them to leave us alone for good!!!
2007/12/04
Jainkoak Mundua gorroto du! - God hates the World!
http://view.break.com/278059 - Watch more free videos
Sinistu edo ez, horixe bera esaten dute kantuz Eliz Baptista xelebre honetako kideek. Bideoan barrena ikusten diren pankartetan, era honetako esaldi borobilak irakur daitezke: "Jainkoak Mundua gorroto du" "Beranduegi otoitzean hasteko" "Eskerrak, Jauna, irailaren 11gatik" "Marikoiek galbidera daramatzate herriak" "Jainkoak gorroto zaitu"... Denak neurri beretsuko "lindezak". Halakorik!
(Azken 30'' hotzikarak emateko modukoak dira)
--------
No comment. Look for yourself. (The last 30'' are really going to chill your blood...)
2007/12/03
Agur aita!
Eta ospakizunekin gaudela, esan dezadan San Frantzisko Xabierkoa ere ospatzen dugula gaur. Eta santu euskaldun ausart hau oso garrantzitsua da niretzat, bere etxe izandako gazteluaren ondoan egin bainituen hilabeteko gogo-ihardunak, duela 14 urte honez gero... Han berriz jaio izanak baretu egiten dit, nolabait, aitaren heriotzagatiko mina...
----------
December 3 being Euskara's day, it is also the anniversary of my Father's sudden death. He passed away 7 years ago, when he was 72. Hadn't it been for our Faith, the blow would have been far more unbearable than it has actually been. We all caress his loving memories; unfortunately, his void could not be filled in any way...
Today, we celebrate Saint Francis Xavier's feast too. This Basque Saint is very important for me, since I was newborn right beside his castle, as I took there my month-retreat, the Spiritual Exercises of Saint Ignatius of Loiola, in 1993. This fact helps me soothe Aita's death whenever this day comes...
Euskararen eguna - Basque language day
Gaur euskararen eguna da. Ez genuen asko nabarituko, seguru asko, zenbait iragarki ofizial alde batera utzita. Iragarki horiek parekatu egiten ditut nik, ba, gabonak direla-eta adierazi ohi ditugun zorion eta bake desio horiek guztiekin. Ez dute ia ezertarako balio, baina gabonetako jaiotza edo arbola bezalakoak dira: ezinbestekoak.
Gure hizkuntzak desio hutsak baino zerbait gehiago behar du gu guztiongandik, biziraupena ziurtatuko badiogu. Bake eta zorionarekin bezala, ni ere jarriko naiz euskararentzat etorkizun hobea eskuratzeko langintzan.
------------------------
Today we celebrate the International Euskara's Day, the feast of our tongue, the oldest surviving one in Europe. We have come so far overcoming the challenges many other languages and cultures have put before ours. We survived the Iberian, once our neighbor, now long gone; Latin came and melted itself into Gascon, French and Spanish around our old Euskara, and it still survived; modern times came too with lots of new dangers and opportunities: here we are, facing future with hope.
I wish our inheritance would last, at least, another three thousands years...
2007/11/29
Ai ama! Txarrioi!!
Australiako aurreko lehen ministroa (John Howard) baino hobea izango dela ia seguru dakigu. Izan ere, John Howard Australiako "Bush"tzat hartua zen. Baina Kevin Rudd lehen ministro aukeratu berriak ohitura "garbiagoak" eskuratu beharko lituzke nonbait, ez duzu uste? Begira arretaz: hizlariaren atzean, ezkerrean dagoen gizon ilehoria da. Ikusi egiten duena bere belarrietako argizariaz...
Aspaldiko partez...
This blog is hardly renewed, just because its author is so lazy... Besides, writing about serious matters takes more time than doing it for fun. So I plan to hit the road and change the contents. You tell me if you like it more (or not). ;-)
2007/05/25
Demokrazia Elizan: behetik gora
Aparecida (Brasil) santutegian ari dira egunotan Latinoamerikako buruak, hango Elizaren etorkizunaz hitz eta pitz. Inguruan dabiltzan batzuek informazio benetan interesgarriak idatzi dituzte, hemen. Haietako batean atentzioa sendo eman zidan zerbait agertzen zen: tokian tokiko elizei autonomia eta erabakitzeko eskubidea itzultzeko eskabidea, hain zuzen.
Kasualitatez (kasualitaterik ez dagoen arren), egun horretan bertan, Demokratizazioa eta Giza Eskubideak Elizan izeneko tailerrean (Kristau Sareak antolatuta) ondorio berberera iritsiak ginen, Lurreko beste muturrean izanda ere: Elizan, buruek ez lukete erabakirik hartu beharko lehenago oinarriak erabaki ez badu. Beraz, erabakiak hartzeko guztiz alderantzizko metodoa proposatzen zen, elizbarrutietan demokrazia ezarriz eta hortik gora joanez, ditxosozko beirazko teilatua hautsiz.
Elizaren agintariak, baina, beldur dira eta ez dira fio. Gotzain Jaunak, jendeaz fidatu behar da, ez baikaude zoratuta. Eta Espirituaren laguntza daukagu, ala ez?
2007/05/07
Mika
2007/05/02
Jesusi buruz besteek diotena
OTROS TAMBIEN HABLAN DE JESUS
Todos los que han conocido a Jesús y su mensaje hablan bien de él, tanto los de dentro como los de fuera.
- “Todos los escritores, y no solo los nuestros, sino aún los europeos que han tratado de pintar al hombre realmente bueno fracasaron siempre. Pues se trata de un tremendo problema. El bien es un ideal, lo mismo para nosotros que para la civilización europea, está muy lejos de haberse realizado. Sólo hubo un hombre realmente bueno en el mundo: Cristo. (Feodor Dostoiwsky)
- “.El sello de la Santidad Universal, encima de la cual no hay otro santo, es nuestro Señor Jesús. Yo mismo me uní a Él distintas veces en mis éxtasis y por su ministerio retorné a Dios. Él me llamó “amigo” y me prescribió la austeridad y la desnudez de espíritu” “Aquel cuya enfermedad es Jesús, no se cura jamás. (Ibn Arabí – musulmán)
- “Sólo ha existido un cristiano y murió en la cruz” (F. Nietzsche)
- “Ninguno de los ejércitos que lucharon, ninguna de las armadas que navegaron, ninguno de los parlamentos que se reunieron, ninguno de los reyes que reinaron, ni todos ellos juntos, han cambiado tanto la vida del hombre sobre la tierra como esta vida solitaria, la de Jesús”. (Anónimo – Chile)
- “Mi cristianismo parte de mi posición a favor del que sufre. Así lo enseña Jesús de Nazaret, mi maestro”. Roger Garaudy
- “Toda la Iglesia ha desarrollado un grandioso instinto de autoconservación y ha reducido al mínimo las partes de la doctrina de Jesús que no ayudan a tal fin” (Bertrand Russell).
- “Yo no lamentaría la desaparición de muchas cosas, incluso de la misma religión. Pero si tuviera que vivir en un mundo que olvidara a Jesús, a “la causa de Jesús”, no quería vivir en él” (Millán Machovec – marxista)
- “Jesús ha engrandecido la tierra y a todos los hombres, ha borrado sus humillaciones, ha fortalecido sus derechos, ha anunciado la buena nueva de que todos somos habitantes de la casa del Padre. Esto es lo que significa traer la salvación” (Rabindranath Tagore).
- Jesús era aquel hombre seguro, tranquilo, sosegado, inaccesible a la duda y a la inquietud. (Dr. Husayn – musulmán).
- “Leyendo a Jesús en los Evangelios no se pueden hacer interpretaciones raras” (Dr. Theissen – protestante)
- “Jesús aceptó ser desfigurado en su Pasión. Hoy lo sigue estando por los cristianos y las iglesias” (Monseñor Gaillot – Obispo católico degradado)
- “Para mí la moral verdadera es la de Jesús, la de la humildad, la de la paciencia, la del amor al prójimo, la del perdón de las injurias, la que se resume en “no hagas al otro lo que no quieras que te hagan a ti”. Pues yo creo y confieso que esa moral es la escrita por Dios en el corazón humano y la predicada por Dios hecho Hombre” (Pedro Ant. de Alarcón – Discurso ingreso Academia – 1877)
2007/04/10
Fedea ala Erlijioa? (eta IV)
Maria Magdalakoa "apostola apostolorum" deitua izan da tradiziorik zaharrenean. Ebanjelio guzti-guztiek aitortzen dute Jesus Berpiztuaren lehen lekukotzat. Emakume bat. EMAKUME BAT. Beraz, nondik eta nora, gaur egun, Jesusen jarraitzaileon artean emakumearen kontrako jazarpen hori? Zeren, jaun-andreok, ez dezagun geure burua engaina: emakumea Elizan zapalduta dago eta gizonon azpiko maila batean. Eta hori bai ez dagoela ezkontzerik Ebanjelioarekin.
Izan ere, Ebanjelioetako pasarte horietatik tiraka, gaur egun Elizaren buru espirituala emakume batek izan behar luke, ez gizona (nik ez dut hori sinesten, ez dudalako uste Jesusen kontua denik bereizketak egitea sexuaren arabera: hori guztiz gurea da, sakratutik ezer ez duena eta bekatutik asko). Baina ez joan horrelako ideiekin gure "artzainengana" (Gotzaiak, apaizak, laiko liberatuak eta Elizaren aparatuaren pentzutik bizi direnengana), herejetzat hartuko baitzaituzte sarri. Sistema erlijiosoaren kontra-kontrakoa da ideia hori; ez fedearen kontrakoa, baina. Txiringitoa arriskuan jarriko zenuke, hipokrisia salatuz gero.
Zeren hierarkiari (eta ez bakarrik gotzainei) kontu "pelbikoak" baino ez omen zaizkio interesatzen (ingelesez irakurri ahal baduzu, hona esteka ikaragarri interesgarria:
http://www.religiousconsultation.org/ Bertan aurkitu nuen kontu "pelbikoei" buruzko lehen aipamena), edo liturgiarekin zerikusia dutenak. Baina horietako gehienek ez dute zerikusirik Fedearekin. Boterea dutenek erabili egiten dituzte botere hori mantentzeko, ez besterik; ez behintzat Ebanjelioak dioenari jarraitu nahi diotelako (Horrexegatik izango ote da mendetan debekatu zitzaigula katolikooi Biblia irakurtzea?).
Honek denak krisi larrian jartzen gaitu gure Fedea Elizaren barruan bizi nahi dugun asko eta asko. Ni bai, behintzat. Baina ez Fede-krisian, Erlijio-krisian baizik. Elizari muzin egin dioten hainbeste hobeto ulertzen ditut orain. Beren frustrazioa nirearen herena izatearekin, nahikoa dena pikutara bidaltzeko.
Zure komentarioak inoiz baino onartuagoak izango dira oraingo honetan. Laguntza behar dudalakoan nago-eta. Besarkada bana.
2007/03/29
Fedea ala Erlijioa? (III)
Eta txarrena, horrelakoak esaten dituztenean beren intentziorik onenarekin egiten dutela, pentsatu ere egin gabe burutzen ari diren injustiziaz. Zeren horrelakoak egiten dituztenak konbentzituta nago pertsona jatorrak direla orokorrean, bere bizia besteen alde emateko prest egon izan direnak inoiz. Baina erlijioaren gurpil zentzugabean sartzen direnean, erakundearen defentsa egiteari eskaintzen dizkiote bere onenak, jatorrizko konpromisoaren sustraia ahaztuz.
Sarri esan izan dut Opus-eko edo Comunión y Liberación edo Camino Neocatecumenal-eko kideak, funtsean, pertsona onak direla. Baina kasu askotan beren erakundeari dioten atxikimendua ez datorrela Fedetik, Beldurretik baizik. Eta gauza bera gerta liteke eta gertatzen da horrelako mugimenduetan sartu gabe ere, Elizbarrutiko kide arrunta izanik, ala obispo.
Beraz, gonbite bat: galde diezaiogun geure buruari ea zerk garamatzan Eliza edo era horretako erakundeak modu itsuan defendatzera: Ebanjelioak barruan jartzen digun pozak ala ezezagunak edo gurea bezalakoa ez denak ('mundua', erlijio-gabezia, etorkizuna...) ematen digun beldurrak?
(gero beretik)
2007/03/26
Fedea ala Erlijioa? (II)
Erlijio-gizon horiek beren Erlijioak irakatsitakoari jarraitu zioten, besterik ez. Adulterioan harrapatutakoak harrikatuta hil behar zuen, Moisesen Legeak zioenaren arabera. Baina, berez, bikotean biktima izan zitekeena babesteko asmatu zen legea (gutxi gorabehera, jakina; garai haiek majo gogorragoak ziren oraingoak baino) oso bestelako zereginetarako erabiltzen dute kasu honetan.
Izan ere, bere burua definitzeko erlijioa ezinbestekotzat duenak badu arrisku bat, haietako askorentzat gaindiezina: ona sentitzeko beharra. Arriskua, bai. Zeren nork bere burua ona dela sentitzeko, maiz sentitu behar du beste batzuk gaiztoak direla, okerrak, gure amak esango lukeen moduan. Eta adulteriogilearen pasarte honetan horixe bera gertatzen da: irainduta, laidotuta sentitzen ziren erlijio-gizon haiek zeren, zenbat eta handiagoa beren sentimendu hori, orduan eta zabalagoa emakume galdu, iruzurgile eta oker harengandik banatuko lituzkeen tartea. Zenbat eta emakumea gaiztoagoa, hainbat eta haiek zuzenagoak, santuagoak eta hobeak.
Eta baztertze-dinamika hori oso bizi eta presente ikusten dut gaur egun erlijioan. Aurrekoan nioen bezala, desberdin dena, libre pentsatzen duena, lege-arauei besterik gabe egokitzen ez dena baztertua da, gupidarik gabe kasu gehienetan. Eta, aldiz, sisteman buru-belarri sartzen denak berehala ikusten du bere jarrerak baduela saria. Batez ere, automatikoki bihurtzen delako "onen" taldeko, "gaizto" horien askoz gainetik dabilena, zuzen-zuzen, zerura arte. Adibide zehatzak eman nitzake, Bizkaiko elizbarrutian gertaturikoak, eta badakit beste elizbarruti batzuetan are gehiago gertatzen direla horrelakoak. Ez da hori nire asmoa. Ez dut inor salatu nahi, baina bai pentsatu arazi eta hau irakurtzen duzuenok erabakitzea ea emakume adulteriogilearekin ala ekarri zutenekin ote zaudeten.
Jesusek emakumearekiko Fedea erakutsi zuen; emakumea zekartenak, berriz, Erlijioaren izenean etorri ziren. Ez esan arduratzeko arrazoirik ez dagoela...
(gero beretik)
2007/03/22
Fedea ala Erlijioa?
Izenburuak laburbiltzen du ondo kontuaren muina non dagoen: Fedea ala Erlijioa? Lehenari, Fedeari begiratuz gero, neure eta askoren biziaren bizkarrezurra datorkit gogora: bizipoza, zentzua, askatasuna, maitasuna, heldutasuna, sendotasuna, zoriona... Hitz horiek eta horren tankerakoak datozkit arrapaladan.
Eta erlijioa? Ai, ama! Montajea, beldurra, botere nahia, manipulazioa, zapalkuntza, errepresioa, adin gabetasuna, mailak, sexismoa, iluntasuna... Baina baita elkartea, fedearen transmisioa, ekumenismoa, misioak, anai-arrebak... Oso nahastuta dauzkat hemen sentimenduak, baina argi dago lehen saileko hitzak gehiago eta azpimarratuago agertzen zaizkidala.
Baten batek esan lezake Fedea eta Erlijioa gauza bat bera direla. Ez niretzat. Munduan erlijio/fedea binomioarekin lotuta dauden gatazketan garbi ikus daiteke muturrekoenek oso asmo erlijioso irmo, sendo eta indartsuak dituztela (Ben Laden, Bush edo Talibanei erreparatu besterik ez dago), baina horrek ez ditu fededunago bihurtzen nire iritzian. Benetan fededuna denak (eta berdin dio konfesioa, kasu honetan) ez du besteen federen beldurrik. Zeren ez du Beldurrik (maiuskularekin). Fedea eta Beldurra antonimoak dira. Ostera, oso-oso erlijiosotzat agertzen direnetako askok eta askok fede-faltak eragiten dien zama arintzen dute horrela. Beldurrez bizi dira, batez ere desberdin direnen beldurrez: beste erlijio batekoak, nire konfesiokoak izan baina oso ezkertiar edo eskuindar direnak, etorkinak, homosexualak, emakumeak, laikoak, obispoak, apaizak, Opusekoak, Kristau Sareakoak...
Beraz, nire uste apalean, Gora Fedea! Eta erlijioan, utzi diezaiogun hiltzera doanari hiltzen eta berri jaioko denari bide eman.
(Gero beretik)
2006/11/16
El País-ekoekin berbetan
Hainbat jenderekin egonak ziren Salamancan, Burgosen, Palencian, orain Bilbon, bihartik Bartzelonan eta hurrengo egunetan Andaluzian. 12 bat orrialde izango direla esan digute eta seguru nago ezin izango dutela sartu esandakoaren laurdena ere. Baina interesgarria izango delakoan nago.
Jesús Rodríguez (nire osabaren izen-deitura berberak!) zen kazetari nagusia, galderak egiten zituena. Eta interes handia zeukan Elizaren ahots ez ofizialaz, hierarkiarenak ez diren ahots anitzak entzuteko. Oso El País-en harian, jakina.
Gure erantzunak sendoak eta, aldi berean, neurrizkoak izan dira. Ez gara sentitzen gerra baten bezala hierarkiako gure anaiekin (arrebarik ez, oraingoz), eta ez gaude. Baina ona da askok pentsatzen duguna entzuna izatea; horrek ez du ezer apurtzen, are gutxiago komunioa. Komunioa zerbaitek hausten badu dena uniformetu beharra da. Aniztasuna gauza guztietan eta Eliza barruan, batez ere, kontu on gisa ikusten ikasi behar dugu (neure buruari esaten diot hau batik bat).
Argazkiak ere atera dizkigute, baina ez dut uste denak sartzeko modurik izango dutenik. Postura egiten dizuet Loli baietz agertu eta ni ez...
Mahai-ingurua berriz
Azkenean, ahal ditugunekin antolatuko dugu eta nahi dutenak baino ez dira joango, beti bezala. Baina ondo tristea da halako gauza xinple baterako honelako zailtasun handiekin topo egitea.
2006/07/04
Erroman nabil, itzultzaile
Egia esan behar badut, ia zoratu egin nintzen lehen egunean, hiru hizkuntzetatik beste bietara itzulpenak egin behar nituenean, baina Jainkoari eskerrak, lortzen ari naiz moldatzea nola edo hala, hemengo jendearen errukiari eskerrak, besteak beste.
Etxe hau inguru zoragarri baten erdian dago, aspaldiko sumendi baten kraterraren ertz-ertzean, Erromatik 30 Km.ra, hegoalderantz eta, beraz, itsasoz gainetik 450 bat metrora. Horrek eragiten du bero egun batean 7º-8ºC aldea egotea Erroma eta Aricciaren artean. Gauez mantarekin lo egin behar! Hemendik laku eder bat ikusten da, kraterraren fondoa hartzen duena: Lago Albano. Argazkiek zerbait adierazten dute.


Inguru osoa gaztainondoz inguratuta dago eta ez dirudi, inondik inora ere, leku mediterraniar batean gaudenik. Erromatar hauek bazekiten nora etorri uda pasatzera... Izatez, krateraren ertzaren beste inguru batean Castelgandolfo dago, Papak uda pasatzen duen lekua. Egia esateko, ez da harritzekoa hona etortzea, Erromako beroa itogarria izan baitaiteke (egunotan 35-36º inguru ibili dira maximoak).
Bale ba. Hauxe da dena oraingoz. Gaur, July 4th izanik, amerikarrek gonbidatu egin gaituzte "apero" (aperitiboa italieraz) bat hartzen eta horrexetara noa. Ondo ibili!